Europako elitea, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian
Italia, Venezuela, Espainia, Katalunya, Mexiko, Galizia edota Euskal Herriko 468 korrikalari bilduko ditu.
VII. Zegama-Aizkorri Maratoia izango da datorren igandean eta aurten 468 korrikalarik parte hartuko dute. Gainera, Europako Txapelketa jokatuko da lasterketa bakar honetan. Italia, Venezuela, Catalunya, Mexiko, Galizia, Andorra, Alemania, Inglaterra, Frantzia, Espainiako autonomia erkidego gehienak eta, batez ere, Euskal Herria dira Zegaman bilduko diren korrikalarien jatorri. Une honetan mundu mailan dauden mendi-lasterkari onentsuenak Zegaman bilduko dira igandean. Aipagarrienen artean, Kilian Jornet, 2007ko Munduko Kopako txapelduna eta iazko maratoiaren irabazlea, lemoatarra edo Josu Asua bediatarra besteak beste. Halaber Rikardo Mejia mexikarra, 2006ko txapelduna eta Juan Martín Tolosa, Zegama-Aizkorri Maratoiak 2002an izan zuen lehenbiziko irabazlea. Emakumezkoen sailean ere, gaur-gaurko korrikalaririk onenen artetik, Zegaman ikusiko da Corinne Favre, 2007ko txapelduna, Stephanie Jimenez, Pierangela Baronchelli, besteak beste. 250 lagunetik gorako antolakun-tza-taldea jardungo da lanean, den-denak elastiko gorri bereizgarri batez jantzita eta dagokien akreditazio-ezaugarriekin. Euren eginkizuna izango da ibilbidea ongi markatzea, kontrol-guneak zain-tzea, korrikalariei jan-edanak eskaintzea, eta guztien segurtasun-kontuez arduratzea, eta nola ez, baita Aratz-Aizkorri Parke Naturalaren garbitasuna eta zainketa bermatzea ere. Zegamako Udalak eta antolatzaileek bisitari-jendetza handia espero dute ibilbide guztian zehar. Horregatik, komenigarria da, behin berritan, den-denen lankidetza eskatzea ere, norberak bere segurtasuna zain dezan, lasterkariekiko errespetu handia izan dezagun eta, nola ez, antolakun-tzako bolondres guztiekin bat egin dezagun ingurumena zaintze-lanetan.
http://www.deia.com/es/impresa/2008/05/23/bizkaia/kirolak/469647.php
GALAPAN ES UN ESTILO DE VIDA, GALAPAN ES SUPERARSE A UNO MISMO. GALAPAN TE DA LA BIENVENIDA A SU BLOG asartaraz@gmail.com
GALAPAN
viernes, 23 de mayo de 2008
DEIA: EUROPAKO ELITEA, ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIAN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Galapan cada vez es más grande.
Lo que no se es como habeis tenido que pagar, a vosotros os tendrian que dar un fijo...
Tras el aluvion de llamadas correos y cartas recibidas, hemos decidido devolveros el dinero y pagaros la comida tras la prueba en el restaurante Arzak. Rogamos nos disculpeis por no haberlo hecho antes.
Yo no había pagado nada, pero bueno lo donaré para la cena Galapan
No se nos olvidara.
Yugs, daw nabasahan ko naman ni sa iban nga blog?
Publicar un comentario